XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GARRAIO ETA BIDE AZPIEGITURA DEPARTAMENTUAGarraio eta Plangintzako Zuzendaritza Nagusia
Diputatuen Kontseiluak 1992ko irailaren 22an hartutako Erabakiaren bidez
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 1993ko martxoaren 9ko 44/1993 Dekretuaren bidez presazkotzat jo zuen Proiektu horrek erasandako ondasunak eta eskubideak hartzea.
Xede horrekin, erasandako jabe guztiei dei egiten zaie, adieraziko diren egunetan eta orduetan Arrasateko Udaletxera agertzeko, bertan erasandako lurrak Hartu Aurreko Aktak egin daitezen eta, hala balegokio, lurren hartzea egin dadin.
Ekitaldi horretara erasandakoek berek agertu behar dute, edo bestela, horien izenean iharduteko baimen egokia duten ordezkariek, jabetzaren egiaztagiriak (Jabetza Erregistroko eskriturak, ziurtagiriak nahiz informazio oharrak) berekin eramanez, eta egokitzat jotzen badute, perito bat eta notari bat lagun dituztela, beren kargura.
Halaber, Derrigorrezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduak 56.2 artikuluan xedatzen duenaren arabera, interesa dutenek eta, eskubide erreal edo interes ekonomikoen jabe izanik erantsitako zerrendan aipatu gabeko pertsonek, egoki iritzitako alegazio idatzi guztiak aurkez ditzakete Foru Diputazio honetako Plangintza eta Lurzoruaren Kudeaketa Zerbitzuko bulegoetan, Aurreko Aktak egiteko adierazi den eguna arte, erasandako ondasun eta eskubideen zerrendan egon litezkeen errakuntzak zuzentzearren.
Donostia, 1993ko maiatzak 6.- Juan Goñi, idazkari teknikoak.